XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DIETA OREKATUA ETA ARRAZIO EREDUA.

Janarien sailkapen funtzionalak, balio teoriko batetik aparte, balio praktiko handia du, zeren janariek taldeetan bananduak azaltzen baitira, dieta aukeratuak aukeratzeko erraztasuna emanez.

Eguneroko arrazioan, gizon heldu batek talde bakoitzeko janari bat edo bi jan behar luke.

Pertsona heldu baten arrazio eredu edo dieta orekatua honela definitu daiteke: Pertsona baten eguneroko beharrizan nutrizionalekin betetzen duen dieta.

Arrazio eredu batek helburu hauk lortu behar ditu: 1. Behar den materiale energetikoa eman, hau da ekintza metaboliko eta gorputzaren aktibitateerako behar den energia hornitzea.

2. Funtzio plastiko eta erregulatzailea duten sustantziek ematea.

3. Arrazioa bera osotzen duten nutriente guztien artean oreka egokia lortzea.

Konkretuki, dieta orekatu batetan elikagai hauek egon behar lukete: 1. Nutriente energi-emaileak, (karbonohidratuak eta lipidoak).

2. Proteinak.

3. Kaltzioa, (Ca).

4. Burdina, (Fe).

5. Bitaminak, (A-Bsub1-Bsub2 eta C).

Dieta baten emari energetikoa egokia bada, bere eduki proteikoa ere egokia izaten da gehienetan, hau da, minimo proteiko optimoa edukiko du, eta, era berean, beharrezko diren amino azido guztiak.

Esne eta gazta konplementu batek, beharrizan fosfokaltzikoekin kunplituko luke eta honez gainera A-D-Bsub1-Bsub2 eta C bitamina ematen baditugu, horra hor dieta orekatu eta egokia, hau da, arrazio eredu bat.

Espainiako Nutrizio eta Elikadurako Institutu Nazionalak, pertsona helduentzat, arrazio eredu medio hau gomendatzen du:.